Leiriako katedrala
Leiriako katedrala | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Leiria |
Portugalgo hiria | Leiria |
Freguesia | Leiría, Pousos, Barreira e Cortes |
Koordenatuak | 39°45′N 8°49′W / 39.75°N 8.81°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1550 (egutegi gregorianoa) |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Leiria-Fátimako elizbarrutia Diocese of Leiria (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Afonso Álvares (en) |
Estiloa | Arkitektura manierista |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Leiriako katedrala (portugesez: Sé de Leiria) Portugalgo Leiria hirian kokatzen den katedrala da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1545ean Leiria diozesi bihurtu zen eta Joanes III.a Portugalgoak Pablo III.a Aita Santuari eskaera egin zion katedral bat eraikitzeko, izan ere Penako Andre Mariaren eliza eta san Pedro eliza oso txiki gelditu baitziren jadanik. Afonso Álvares arkitektuak diseinatu zuen eta 1550 eta 1574 artean eraiki zen. Portugalgo pizkunde berantiarreko monumentu garrantzitsuenetakoa da.
Hurrengo mendeetan izan ziren apezpikuek aldaketak eragin zizkioten eta 1755eko Lisboako lurrikarak nabarmen kaltetu zuen. Ondoren egindako berreraikitze lanetan itxura gogorragoa eman zitzaion. 1811ean tropa frantsesek su eman zioten eta barnealdeko dekorazioa suntsitu zuten.
Arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru habearte ditu eta hiru kapera ere bai, XVIII mendekoak. Klaustroa katedralaren ekialdean dago.